Logotipo de Aytasa. Abogados y Técnicos asociados, s.l
       BEZEROEN EXTRANETA
 
  

Hirigintza kudeaketa

AYTASAk zerbitzu osoa eskaintzen du hirigintza planeamenduaren eta lurzoruaren eraldatze juridiko eta fisikoaren gauzatze-prozesu osoan zehar, baliabide oro kudeatuz eta txosten desberdinak gauzatuz.

Zerbitzu hau ematerako orduan AYTASAk bere gain hartzen ditu planeamendua gauzatzeko beharrezkoak diren alderdi juridiko eta tekniko guztiak, Administrazioari edota sustatzaileari laguntza eskainiz lurzoruaren eraldatze prozesu osoan zehar.

Adibide gisa, zerbitzu honen baitan daude honokoak:

  • Aholkularitza juridikoa ekimen publiko nahiz pribatuko hirigintza-planak gauzatzerako orduan.
  • Laguntza hirigintza-jarduera programa egin eta kudeatzeko.
  • Laguntza Exekuzio Unitateak mugatu eta onartzeko.
  • Aholkularitza Administrazio Publikoari, Hirigintza Intereseko Elkarteei, hirigintza agenteei eta kudeaketak kaltetutako lurjabeei.
  • Hirigintza Kolaborazio Elkarteen eraketa, Konpentsazio edo Elkar-Hartze Batzordea, esate baterako.
  • Etekin eta karguen berdinbanaketa proiektuak ( birpartzelatzea, elkar-hartzea) egin eta kudeatu.
  • Aholkularitza eta laguntza desjabetze sisteman.
  • Aholkularitza eta laguntza kooperazio sisteman.
  • Aholkularitza eta laguntza hirigintza agenteak sustatutako planeamenduaren exekuzio-sisteman.
  • Aholkularitza hirigintza komenioen negoziazio, idazketa eta kudeaketan, hirigintza jardueraren garapen hobea eta eraginkorragoa lortzearren.
Aytasa abogados y técnicos asociados, S.L. Urteurrena 1988-2008 aniversario

© AYTASA Mª Díaz de Haro, 10 bis. Planta 7 Dpto. 13-16 // 48013 Bilbao | . TLF: 94 442 33 08 - 94 442 37 66 | FAX: 94 442 38 62 | aytasa@aytasa.com    mapa Web