Logotipo de Aytasa. Abogados y Técnicos asociados, s.l
       BEZEROEN EXTRANETA
 
  

Nahitaezko desjabetzea

Desjabetze-txostenen kudeaketa guztia egiten dugu, zerbitzu osoa emanez, non desjabetzeak berezko dituen alderdi juridiko eta teknikoak modu orekatuan eta eskarmentudun langileek aurkeztuta dauden.

Zerbitzu hau ondokoetara bideratzen dugu, nagusiki: Administrazio Publikoa, zerbitzu publikoak ematen dituzten enpresak, hirigintza bulegoak, ingeniaritzak, arkitektura estudioak, higiezinen sustatzaileak eta hirigintza agenteak.

Ez gara aholkua ematera mugatzen, lurzoruen liberalizaziora-
ko kudeaketa osoa gure gain
hartzen dugu.

Nagusiki zerbitzu juridikoa da hau, baldintza, formaltasun eta epe zorrotzen menpe dagoen prozedura administratibo baten bitartez kudeatutakoa. Eta, batez ere, arduraldi zuzen eta gogobetekoa zein desjabetuekiko harreman gaitasun osoa behar izaten ditu jarduera honek.

  • Txosten osoaren atariko diseinu eta planifikazio osoa, kasu bakoitzean egokiagoa den prozedura bezeroarekin batera aukeratuz ( banakako prozedura, presazkoa, baterako tasazioa), desjabetzea zilegi bihurtzen duen erabilera-beharra edo gizarte-interesa kontutan hartuta, baita erabilera-beharraren txostena eta kasu bakoitzean aplika litekeen legedi-alorra ere .
  • Txosten osoaren kudeaketa juridikoa, txostenean zehar adostu beharreko hitzarmen administratiboen proposamena barne.
  • Kaltetutako Ondasun eta Eskubideen Zerrenda egitea.
  • Eremu-fitxak egitea.
  • Baterako-tasazio prozeduraren bitartez kudeatu beharreko Desjabetze-Txostenak egitea.
  • Kaltetutako ondasun eta eskubideen presazko okupazio-adierazpenerako txostena egitea.
  • Okupazio-Atariko Aktei eta, kasu jakinetan, Okupazio Aktei aurre egitea.
  • Desjabetze-gaiaren gaineko balorazioa.
  • Balioespenaren negoziazioa eta akordio-sinadura.
  • Ordainketa-Aktei aurre egitea.
  • Prezio-orriak egitea.
  • Balioespenaren tramitazioa Desjabetze Epaimahaiaren aurrean.
  • Etxebizitza-desjabetzetik eratorritako berriz-ostatu-emate txostenaren kudeaketa.
Aytasa abogados y técnicos asociados, S.L. Urteurrena 1988-2008 aniversario

© AYTASA Mª Díaz de Haro, 10 bis. Planta 7 Dpto. 13-16 // 48013 Bilbao | . TLF: 94 442 33 08 - 94 442 37 66 | FAX: 94 442 38 62 | aytasa@aytasa.com    mapa Web