Logotipo de Aytasa. Abogados y Técnicos asociados, s.l
       BEZEROEN EXTRANETA
 
  

AYTASA baloreak

Gure printzipio eta baloreak

Zurekin konpromisoa hartzen dugu

Eskarmentua

 

1988 ezkeroztik, AYTASAk eta hau osatzen dugun profesionalok gure jarduera-eremuaren barneko azpiegitura-proiektu handi askoren lurzoru-kudeaketa gauzatu dugu.

Hasera batean plan edo proiektu hutsa zena gauzatzeko orduan oinarrizko moduan kolaboratu izana, harro sentiarazten gaituen lorpen profesionala da guretzat eta egoera korapilatsu anitzetan eskarmentua dakarkigu; etorkizuneko exijentzia handiagoko erronkei aurre egiteko orduan hori bermea dugularik.

[ Kontsulta itzazu gure proiektua k]

 

Espezializazioa

 

Gure zerbitzuak egiazki espezializatutakoak dira; bi alderdi dituzte: juridikoa eta teknikoa, era koordinatuan eta eraginkortasunez jorratu beharrekoak. Horretarako, AYTASAk bere bezeroen esku jartzen du aditu juridiko eta teknikoek osatutako espezialista-taldea, goi mailan trebatutakoak, espezializazio eta eskarmentudunak, zerbitzuari ikuspegi eta trataera globala eman eta zure behar berezko eta zehatzetara egokitu eta asebete osoa eskaini dezaketenak. Egiazki espezializatua den zerbitzu baterako, AYTASAk benetako espezialistak eskaintzen ditu.

Empatia

 

Gure bezeroen onfiantza eta empatia lantzen ditugu. Bezeroak, bere lekuan jartzeko gaitasuna dugula ikusi dezan lan egiten dugu. Axola digula senti dezan. Gure bezeroen asebetea da AYTASAn lan egiten dugun pertsona guztien helburua. Gure bezeroak dira eta izango dira beti gure izaeraren arrazoia. Guretzat, garrantzitsuena bezeroa entzutea da, bere plan eta proiektuak sakonki ezagutzea, bere behar eta interesak ulertzea, haien neurriko konponbideak proposatzea eta berarekin hitzartutako konpromiso oro betetzea, berak gugan jarritako aurreikuspenak gaindituz, ahal izanez gero. Gure bezeroarekin inplikatzen gara: bere interesa da gure interesa. Bere lorpenak gauzatzen parte hartzen dugu- zati batean behintzat- , gure ere egiten ditugunak, eta hortaz, poztu egiten gara horregatik.

Erantzuna emateko gaitasuna

 

Trebakuntzak eta eskarmentuak, bai AYTASAko langileen aldetik eta baita erakunde beraren aldetik ere, arazoei eta bezero zein kasu bakoitzaren neurrirako konponbide egokiei aurre hartzea ahalbidetzen digute. Gure lantaldeak, alorreko zabal eta osatuenak, eskarmentudun profesional juridiko eta teknikoen multzoa gure bezeroaren eskura jartzea ahalbidetzen digu, zerbitzuak era osoan eta koordinatuan eta beti ere bezeroarekiko hurbiltasunez eskaintzen dituelarik.

Konpromisoa

 

Ez gara aholkua ematera mugatzen, lanaren ardura osoa gure gain hartzen dugu eta emaitzekiko gure konpromisoa agertzen dugu.

Fidakortasuna

 

Gure konpromiso guztien betetze leialtzat hartzen dugu eta gure zerbitzuen sendotasun eta zehaztasun gisa ulertzen dugu. Gure lanaren adierazpen juridiko zorrotza eta bere alderdi juridiko eta teknikoen arteko trataera orekatua da gu bereizten gaituen balorea. AYTASAk ematen dituen zerbitzu guztien oinarria eta baliabidea Zuzenbide Administratiboa da. Mota honetako zerbitzuak eraginkorra ez den adierazpen juridikorik gabe eta kasu bakoitzean aurreikusitako teknika eta prozeduren aplikazio zorrotzik gabe gauzatzeak, jardueraren legezkotasuna arriskuan jartzen du eta, era berean, baita bezeroak lortu nahi duen azken emaitza ere. Horretarako, AYTASAren atal juridikoa osatzen duten langileek trebakuntza sendoa eta Zuzenbide Administratiboko alor guztietan eskarmentu zabala dute. Zerbitzuen gaineko ikuspegi zabal eta sakon hau faktore erabakigarria da, antzeko zerbitzuak eskaini bai, baina AYTASAk eskaintzen duen oreka tekniko-juridikorik ez duten beste enpresengandik bereizten duena.

Kalitatea

 

AYTASAn kalitatearen aldeko apustua egiten dugu. Gure prozedura eta jarduera guztiak erakundearen eta eskaintzen ditugun zerbitzuen etengabeko hobekuntzara bideratuta daude. AYTASAk Kalitate politikaren barruan hartzen du bere lan-

© AYTASA Mª Díaz de Haro, 10 bis. Planta 7 Dpto. 13-16 // 48013 Bilbao | . TLF: 94 442 33 08 - 94 442 37 66 | FAX: 94 442 38 62 | aytasa@aytasa.com    mapa Web