Lurzoruaren kudeaketa osorako zerbitzu juridiko eta teknikoak eskaintzen dituen enpresa liderra.
Gure konpromisoa, gure bezeroentzat lursailen liberalizazioa eta euren plan eta proiektuak gauzatzeko beharrezko autorizazio, lizentzia eta baimenak lortzea da.
1988 ezkeroztik,AYTASAk eta osatzen duten profesionalek euren jarduera-eremuaren barneko azpiegitura-proiektu handi askoren lurzoru-kudeaketa gauzatu dute.
Gure zerbitzuak egiazki espezializatutakoak dira. Bi alderdi dituzte: juridikoa eta teknikoa, era koordinatuan eta eraginkortasunez jorratzen ditugunak… ...
AYTASAn Kalitatearen aldeko apustua egiten dugu. Gure prozesu eta jarduera guztiak erakundearen eta gure zerbitzuen etengabeko hobekuntzara bideratuta daude.
Aytasan zure lurzoru kudeaketa-beharrei erantzuna ematen diegu, lursailak liberatuz eta zure plan eta proiektuak gauzatzeko beharrezkoak diren baimen eta lizentziak eskuratuz.
Horretarako, Aytasak zure eskura jartzen du espezialista juridiko eta teknikoek osatutako lantaldea, zerbitzuari ikuspegi eta trataera globala eman eta zure behar berezko eta zehatzetara egokitu eta asebete osoa eskaini dezaketenak.
Lurzoruaren arazoaz arduratu beharrik ez izatea ahalbidetzen dizulako.
*Ahalegin guztia proiektura eta lanera bideratzea ahalbidetzen dizulako, benetan zure arreta behar duten esparruak horiek direlarik.
Zu eta zuk ordezkatzen duzun erakundea, sarritan korapilatsuak gertatzen diren gaietan bigarren mailan egon zaitezten ahalbidetzen duelako.
Lan arloanitz hau hobekien egin lezakeena, espezialista talde bat delako.
Eskarmentuagatik: 1988 ezkeroztik azpiegitura-proiektu handi askoren kudeaketan eskuratutakoa.
Espezializazioagatik: egiazki espezializatua den zerbitzu baterako, AYTASAk benetako espezialistak eskaintzen ditu.
Gaitasun teknikoagatik: gauzatutako lan guztietan frogatuta geratu dena.
Bere zerbitzu osoagatik: AYTASAk laguntza tekniko eta juridiko osoa eskaintzen dizu, eta zure proiektua gauzatzeko beharrezkoak diren lan eta kudeaketa guztiez arduratzen da.
© AYTASA Mª Díaz de Haro, 10 bis. Planta 7 Dpto. 13-16 // 48013 Bilbao | . TLF: 94 442 33 08 - 94 442 37 66 | FAX: 94 442 38 62 | aytasa@aytasa.com mapa Web